Ai amama! Gaur bisita gehiago edukiko ditugu, Bilboko arkitekto ezaguna 19.00etan eta mago bat 19.30tan. Zein ondo bizi naizen hemen, baserrian askoz ere bizitza bakartiago daramat, hala ere jada laster alde egingo dudala dirudit. Jonek birziklatzen ikasi du, eta oso ondo gainera. Oraindik dudaren bat sortuko balitzaio auzokideei galdetu eta…listo. Bilbotarrek ondo baino hobeto dakite nola egin behar duten, eta egun hauetan ikusi dudanez, beti laguntzeko prest daude.
Gaurko bisitariei ongi etorria emateko garbiketa orokorra egin behar dugu, azken egunotako martxarekin dana hankaz gora dugu eta. Baina, non sartu da Jon? Garbiketa hitza entzun eta egin du alde? Bere bila noa. Gero arte!